HENRY BENGOA INVENTARIUM 2. EDIZIOA

HENRY BENGOA INVENTARIUM 2. EDIZIOA

Editorial:
Pamiela editorial
EAN:
9788476817230
Ano de edición:
Materia
LITERATURA
ISBN:
978-84-7681-723-0
Páxinas:
52
Encadernación:
LIBRO EN OTRO FORMATO
lingua:
EUSKERA
Ancho:
135
Alto:
130
Dispoñibilidade:
No disponible
Colección:
LITTERA MUSIKA

Literatura eta musika uztartzearen aurrerabidean, Bernardo Atxagaren Henry Bengoa Inventarium (1986) lana aitzindaria izan zen. Zuzenean emateko lana izaki, egileaz gain Ruper Ordorika, kanta eta musika erantsiz, eta Jose Mari Iturralde, hitzezkoan, funtsezko partaideak izan ziren. 1986ko urtean eta ondokoetan hainbat herritan ibili ziren,  Alberto eta Nando de la Casa anaiekin batera, zuzeneko emanaldiak eskaintzen. Grabazio bat ere egin zen (1987), Emak Bakia zigilupean eta Elkar disketxearen eskutik argitaratua, kaseta euskarrian, desmartxa eta esperientzi horren testigantza uzteko helburuarekin; erran nahi baita, borondate handiarekin, bitarteko xumeekin eta bestelako pretentsiorik gabe.
 
 Oraingo ekoizpen hau -Pamielak argitaratzen duen Littera & Musika bilduma honetan doana- master orijinala (1987koa, beraz) erabilita egin da, garai eta testuinguru hartako oihartzun zuzena delako eta, oraindik ere, arlo horretan testigantza bizia izaten dirauelako.

Outros libros do autor en Librerias Nobel.es

Materia en Librerias Nobel.es

Pamiela editorial en Librerias Nobel.es