Bizitzak

Bizitzak

Nº:
1
Editorial:
Pamiela editorial
EAN:
9788491722069
Ano de edición:
Materia
NARRATIVA
ISBN:
978-84-9172-206-9
Páxinas:
192
Encadernación:
RUSTICA
lingua:
EUSKERA
Ancho:
130
Alto:
190
Dispoñibilidade:
DISPOÑIBLE (Entrega en 1-2 dias)
Colección:
Upaingoa etxez etxe

16,00 €

IVE incluído
Comprar

Irakurle, gure familian gertatutakoak aurkituko dituzu liburu honetan,  etxekoek etxean kontatutakoak, benetako bizipenak. Arruntak dira batzuk. Latzak, hainbat. Alaiak eta hunkigarriak ere ez dira falta. 
 Etxean entzun bezalaxe eskaintzen dizkizut. Aipatzen diren gertaera guztiak XX. mendekoak dira, Tolosa aldekoak, eta, etxeko historia ez ezik, Euskal Herrikoa jartzen digute begi aurrean: gerra aurreko bizitza, 1936ko gerra, ondorengo gose garaiak, frankismoko errepresioa  eta abar. Gizarte-egoera beraren aurrean, familia edota pertsona bakoitzaren bizipenak ezberdinak dira, eta nire senideei jazoera bereziak bizi izatea tokatu zitzaien. Momentu bakoitzean gertatzen ari  zena barrundik bizi izan zuten, Historiaren taupadak soinean sentitu zituzten, ez ziren ikusle hutsak izan, eta horregatik, garaia gordin eta garden islatzen da haien bizitzetan.
 
 Zenbait deskribapen eta datu historiko ere gehitu ditut, garrantzizkoa  iruditzen baitzait, pertsona jakin batzuen bizitza kontatzeko, garaiko gizarte-egoeraren, bizimoduaren, pertsonen eta lekuen berri ematea.
 
 Kontaketa honen guztiaren ardatza gure aita eta amaren bizitza da, beraiek dira protagonista nagusi. Etxean, mahai inguruan, beraiei aditutakoak dira istorio gehienak. Zenbaitetan, beraien hitz zehatzak jarri ditut, grabatu bezalaxe zuzenagoak eta biziagoak direlako. Aitaren izaera zela-eta, haren bizitzaren inguruko pasadizoak dira luze-zabalenak, seguru aski bizitzan ekintzaile jokatu zuelako eta zoriak zenbait esperientzia berezi biziarazi zizkiolako. Ama, etxera begira bizi izan da, eta bere kontaketak ikusgarriak ez diren arren, ez dira garrantzi gutxiagokoak.
 
 Nire bizipen batzuk ere agertzen dira lerro hauetan, historiaren lekukotzak ere badirelako, eta narra- zioaren hariari ondo lotzen zaizkiola uste izan dudalako.

Materia en Librerias Nobel.es

  • Retrat d'un assassí d'ocells
    Titulo del libro
    Retrat d'un assassí d'ocells
    Emili Teixidor
    Labutxaca
    Retrat d'un assassí d'ocells evoca el món ambivalent i enigmátic de la  infantesa. El record de dos cadáver...
    No disponible
  • Lo que dura dura
    Titulo del libro
    Lo que dura dura
    Nº 2BOLZBLZ
    Chavarria, Daniel
    Ediciones b
    No disponible

    10,00 €

  • El saludo de las brujas
    Titulo del libro
    El saludo de las brujas
    Nº 1
    Pardo Bazán, Emilia
    Verbum
    Una historia de amor apasionado e imposible entre Rosario y Felipe en los fastuosos parajes de Ercolani; un prÃ...
    No disponible
  • La verbena
    Titulo del libro
    La verbena
    Nº 123
    Marquina, Teresa
    Espuela de plata
    La verbena, mi primer hijo literario, vino al mundo sin pedir permiso,  casi de penalti, y con la suerte de car...
    No disponible
  • La voz de los muertos
    Titulo del libro
    La voz de los muertos
    Sánchez, Julián
    Roca editorial
    El inspector David Ossa se enfrenta a un caso difícil: un asesinato múltiple y posterior suicidio ocurrido en...
    No disponible

    20,00 €

Pamiela editorial en Librerias Nobel.es