Oilasko hegalak

Oilasko hegalak
Ficha técnica
Editorial:
EREIN EUSKERA
Año de edición:
Materia
Sociologia
EAN:
9788491095873
ISBN:
978-84-9109-587-3
Páginas:
40
Idioma:
EUSKERA
Disponibilidad:
Inmediata: Entrega en 24/48 horas

15,00 €

Nola banatu oilasko bat?
 Etxe honetan, oilaskoaren atalak aukeratzen azkena ama da. Bere txanda  iristen denerako, hegalak baino ez dituen hezurdura da hainbeste mimoz erretako oilaskoa. Aita eta seme-alabak aurreratu zaizkio: haienak dira izterrak eta bularkiak. Amak etsipenez irentsi ditu hegaltxoak. Eta hala egin du urteetan, kexarik agertu gabe.
 Egun batez, koxkor bat sentitu du bizkarraldean. Hurrengo egunean bi. Azkura eragiten diote eta ispiluan begiratu du zer ote diren.
 
 Album hau hausnartzeko pentsatuta dago, haur zein gurasoentzat, bakarka edo familian; familiako kideek osatzen duten ekosistema beste begi batzuetatik ikusteko gonbita da. Baina sentitzeko ere sortua izan  da: bakardadea, berekoikeria, haserrea, askatasuna eta maitasuna bezalako sentimenduak jorratzen ditu irudiz irudi, hitzez hitz eta kolorez kolore.