Nor naiz ni? Animalien kumeak - Europa. ¿QUIEN SOY? CRIAS DE ANIMALES - EUROPA

Nor naiz ni? Animalien kumeak - Europa
Ficha técnica
Editorial:
KALANDRAKA/PAMIELA
Año de edición:
Materia
Literatura infantil: de 0 a 12 años
EAN:
9788491722229
ISBN:
978-84-9172-222-9
Páginas:
40
Idioma:
EUSKERA
Disponibilidad:
Inmediata: Entrega en 24/48 horas

14,00 €

«Nor naiz ni? Animalien kumeak» sailak planetako espezie harrigarrienak erakusten ditu kontinentez kontinente, haurrengan faunaren ezagutza eta natura zaintzeko ardura sustatzeko asmoz txikitatik. Liburuxka bakoitzak zazpi kume aurkezten ditu, eta, asmakizunetan bezalako pista soil batzuekin, animalia identifikatu beharko du haurrak. Hurrengo orrian aurkituko du erantzuna, eta baita animaliaren itxura, habitata, ohitura eta bitxikeriei buruzko informazio zabalagoa ere.
 
 Testu errazak dira, lehen pertsonan idatziak. Horrela, animalia bakoitzak elkarrizketa zuzen eta aktiboa du irakurlearekin. Ilustrazioak, berriz -grafitoz eginak, leunki koloreztatuak-, errealistak eta detaile handikoak dira. Kumeen erretratu adierazkor eta eztiak haien familien eta kidekoen bizitokiaren irudiekin batera datoz. Hala, alderdi narratiboak eta bisualak elkar osatzen dutela, erreferentziazko materiala eratzen dute, ez soilik eskola eta liburutegietarako, baita etxean partekatzeko ere.
 
 Lehoia, jirafa, gorila, elefantea, hipopotamoa, ostruka eta zebra dira  Afrikan girotutako alearen protagonistak. Otsokumeak, zisneak, antxumeak, hartz-kumeak, marmotak, arrano beltzak eta igarabak osatzen  dute Europako sorta. Batzuk desagertzeko arriskuan daude: ehiza, espezieen legez kanpoko trafikoa eta kutsadura haurrek ezagutu beharreko mehatxuak dira, haurtzarotik ingurumena eta animaliak errespetatzearen garrantziaz jabetzeko.

Otros libros del autor

Nor naiz ni? Animalien kumeak - Afrika
CANDO MATIÑO TIVO GANAS DE MEXAR NA NOITE DE REIS
CUANDO A MATÍAS LE ENTRARON GANAS DE HACER PIS EN LA NOCHE DE REYES