1880tik irekia

1880tik irekia
Ficha técnica
Editorial:
KALANDRAKA/PAMIELA
Año de edición:
Materia
Albumes ilustrados
EAN:
9788491722014
ISBN:
978-84-9172-201-4
Páginas:
32
Idioma:
EUSKERA
Disponibilidad:
Inmediata: Entrega en 24/48 horas

16,00 €

ALBUM IRUDIDUNAK EGITEKO
 NAZIOARTEKO XIII. COMPOSTELA SARIA (2020)
 
 «1880tik irekia» narrazio grafiko bat da, hitzik gabeko historia bat, azken 140 urteen joana erakusten diguna. Mendebaldeko hiri batean giroturik, erdialdeko kale bateko eraikin batek denboraren ibilbidea ikus dezakegu n?abardura askori erreparatuta: herritarren janzkera, garraiobideak, erakusleihoetako gauzakiak, jendearen ogibideak edo aurrerapen teknologikoak.
 
 Janzkeran, kotapen harroa, garai viktoriarreko esmokina edo gaur eguneko moda, edo 20ko hamarkada alaiko estiloa edo 60ko hamarkadako hippie mugimendua. Zalgurdiak, lehen ibilgailu motordunak, zenbait markatako autoen silueta ezaguna, motoak, den-denak garai baten adierazgarri. Mugarri historikoak: mundu gerrak, 1918ko pandemia, gizakia Ilargira ailegatu zenekoa? Gizartearen antzaldaketa hartan, ez  dira falta ez artea, ez etxetresnak, ez ordenagailuak edo bestelako tresna elektronikoak.
 
 Aldaketa horiek guztiak Kronos adi-adi begira dagoela gertatzen dira, denboraren jainkoa, ate baten gainean hor baitago testigu, eta liburu-denda ere gertakari kate horren lekuko ezin hobea da; lekuko, eta, merkatuaren aurrerapenen eta dinamiken biktima ere bai.
 
 Pietro Gottusoren irudiak tekniko akrilikoz eginak daude, zurean, eta n?abarduren aberastasunagatik nabarmentzen dira, baita zorroztasun historikoagatik ere, dokumentazio prozesu zorrotz baten fruitu.

Otros libros del autor

Des de 1880
Desde 1880
Dende 1880