NEGUKO ARGIAK

NEGUKO ARGIAK
Ficha técnica
Editorial:
PAMIELA EDITORIAL
Año de edición:
EAN:
9788491720737
ISBN:
978-84-9172-073-7
Páginas:
288
Idioma:
EUSKERA
Disponibilidad:
Inmediata: Entrega en 24/48 horas

19,00 €

«Zer esan behar zion?», pentsatu du An?esek Berlineko bere sukaldean Xuanekin batera afaria prestatzen ari dela: «Hildako batekin egin duela azkenengoz larrutan?». Marta etorri da, karaoke bat inprobisatu,  eta Pariseko Komuna gogora ekartzen duen kantua abestu du.
 
 Eszena eta ahots franko zelatatzen ditu eleberriak, erritmo azkarreko film baten gisan. An?esen eta Martaren ibilbideak zeharkatzen dituzten  hainbat pertsonaia badatoz eta badoaz, leihoetan piztu eta itzaltzen diren argiak bezala, irristan. Porrotari, erresistentziari, ihesari edota berriz zerotik hasi beharrari buruzko kontakizunak harilkatuz, leku eta denbora ezberdinetako eszenak proiektatzen dira gizatalde solte baten barne munduan. Egileak eraikitzen duen puzzle gisako horretan, pertsonaia bilakatzen dira leku batzuk: Paris, Uribe Kosta eta, batez ere, Berlin. Osagai horiekin, aldez hutsal aldez gako diren  uneen friso bizia ondu du Irati Elorrietak bere bigarren liburuan.