MUNDUTIK MUNDUA. Arabako hitzontzi baten kronikak

MUNDUTIK MUNDUA
Ficha técnica
Editorial:
KALANDRAKA/PAMIELA
Año de edición:
EAN:
9788491720973
ISBN:
978-84-9172-097-3
Páginas:
128
Idioma:
EUSKERA
Disponibilidad:
Inmediata: Entrega en 24/48 horas

12,00 €

Orduan konturatu naiz Eduren testuak irakurri bitartean barruan sortu zaidan sentipen bat argitu didala alabak. Irakurketarekin barruan sortzen ari zitzaidan argazkia errebelatu egin du nahi gabe, berriz modan jarri diren Polaroid horietako batekin bezala. Zergatik iruditzen zaigu handia, zergatik maiuskulaz idatzi beharrekoa, gure egunerokotik urrun dagoena, azkenean ume baten eskuetan kabitzen bada?  Eta zergatik deitzen diogu mundu txikia gure inguruan dagoenari, urrun dagoena baino askoz handiagoa ikusten badugu?
 
 Bere mundutik idatzi du Eduk, munduaz. Eta idazleen eginbeharra hain zuzen hori dela gogorarazi digu; gertu izanagatik txiki deitzen diogun  horren berri ematea dela, alegia, idazleak mundu handi eta unibertsalari buruz hitz egiteko duen modu eraginkor bakarra.
 
 KARMELE JAIO