ISTORIO BAT

ISTORIO BAT
Ficha técnica
Editorial:
KALANDRAKA/PAMIELA
Año de edición:
Materia
Literatura infantil: de 0 a 12 años
EAN:
9788491720546
ISBN:
978-84-9172-054-6
Páginas:
48
Idioma:
EUSKERA
Disponibilidad:
Inmediata: Entrega en 24/48 horas

15,00 €

Besoak gurutzatuta gelditu edo zerbait egin; aspertu edo dibertitu. Jarrera kontua da azken batean. Istorio bat liburuko pertsonaien artean, bakar batek erabakitzen du denbora aprobetxatzea; besteek, berriz, nahiago dute egonean egon, egin behar duten lanaren zain egon.  Honetaz eta hartaz ari diren bitartean, Godoten esperoan izenekoan bezalaxe, ez dira ohartzen beren laguna kolorez eta abenturaz beteriko  mundu bat eraikitzen ari dela baliabide bakar batzuekin: lapitz batzuk eta mugarik gabeko irudimena.
 
 Laugarren pareta hautsiz ?sormen-lanaren eta publikoaren arteko muga ikusezin hori?, liburuaren barrenean zer dagoen ikus daiteke; Marianna  Coppok modu efektistan eta harrigarrian garatzen du ideia hori gogoeta premiazko bat pizteko: konformismoa, apatia, segurtasun falta,  ezezagunari diogun beldurra, eta, horren guztiaren aurrean, ekimena, ausardia eta norberaren eta gainerakoen mesedetan inguruan duguna hobetu nahia.
 
 Azkenik, istorioa gutun modura ailegatuko da zain urduri dauden hartzaileegana; liburu honekin egileak irakurleen esku uzten duen presako gutuna gutun-azal modura ageri da azalean eta kontrazalean. Istorio bat umoreagatik ere nabarmentzen da, protagonistek duten elkarrizketa ia telegrafikoen freskuragatik, isiltasunaren eta zuriuneen tratamenduagatik, fantasia handitu ahala txikiagoak baitira.

Otros libros del autor

UN CONTE
UNA HISTORIA
UNHA HISTORIA